|
Barañain
[2009-6-30]
Amaitu dira 09ko jaiak
Lurraskako bideoaren proiekzioak itxi zuen aurtengo jaien egitaraua Txosna Gunean.
Gaur arte iraun dute azken bilketak. Balorazioak egiteko ordua dagokie orain, jaien antolaketan parte hartu duten lan talde ezberdin eta kolektiboei. Iazko jaiekin eman ziren gertakariek, aurtengo jaiak antolatu duen jai batzorde zabala bultzatu zuten. Egitarauak, gune ezberdinak bete izan ditu; danborrada, bazkari herrikoia edo Akelarrea izan ditugu ekimen arrakastatsuen artean.
Baloraziorako garaia dugu orain, datozen urtetako jaietan, herrikoitasuna eta parte hartzeari ekiten jarrai dezagun.
|